XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iñaki, mutil bikaña... baño... arroxko xamarra, Josetxo dantzari ariñetan ariñena baño... parranderua, Moexto argiya ta pizkorra baño nexkatxen aurrean itz totel, Goiko Errota'ko Patxi... zenbat nexkatx ikusi ainbeste nai zituana, Benjamin... illundu ta gero bakarrik etortzen zan nere billa Anton Amerika jun zan Joxe Mari au bai zala mutilla baño ai jesuita sartu etzan ba?.
Zakurrak bezela atera ta kito! A, gizonak berekoyak dira, (
Baña utskeri oyek alde batera utziaz nere Tomax oso ona da; zakar xamarra, batzutan, ori bai, baña ona... O! gatzik gabeko ogiya baño obia.
San Antonioyori eskerrak nik nai bezelakoxe senarra egokitu zait.
Tomax baño len zenbat izan nituen atzetik! Neronek ezagutzen ditudan amaika nexkatx badaude sukalde bazterretik atera gabe mutilIak begiratzen ez diotelako; nik beintzat ez nuen orrelako estuasunik izan,egunero bat edo beste banuen! mutillak... puf! nai aña, ostikoka ... (
Azkenean Tomax azaldu zan... o...! Tomaxito... auxe izan zan nere biotza dar-dar jarri zuana, Tomax, Tomaxito... auxe izan zan gaur urtebete aldare aurrera eraman ninduna... gaur urtebete...(